Jolasekin goiz hasteak eta askotariko jolasak egiteak eragin positiboa du hazkuntzako eta giza garapeneko alderdi guztietan:
Jolasa eta garapen psikomotorea:
"Jolasak gorputzaren eta zentzumenen garapena sustatzen du"
Haurrek haurtzaroan gorputzarekin mugimendu-jolasak egiten dituzte, objektuekin eta kideekin. Horrela, mugimendu-koordinazioa eta pertzepziozko egituratzea sustatu egiten dira. Jolas horietan, haurrak:
- Sentipen berriak aurkitzen ditu.
- Gorputzaren mugimenduak koordinatzen ditu.
- Pertzepzio-gaitasuna garatzen du.
- Gorputz-eskemaren buru-irudikapena egituratzen du.
- Zentzumen-aukerak eta aukera motorrak ikertzen ditu, horiek zabalduz.
- Eragiten dituen aldaketa materialen sortzailea bera dela ohartzen da. Gorputza eta kanpoko mundua konkistatzen ditu...
Jolasa eta garapen intelektuala
"Jolasak buru-egiturak sortu eta garatzen ditu, sormena eraginez"
- Manipulaziozko jolasa pentsamendua garatzeko tresna da.
- Jolasa garapen potentzialeko inguruak sortzen dituen ikaskuntza-iturria da.
- Jolasa arreta eta oroimenerako kinada da.
- Jolas sinbolikoak, antzezpen bidezkoak, deszentratze kognitiboa sustatzen du.
- Jolasak irudimena, sormena sortu eta garatzen ditu.
- Jolasean fantasia-errealitatea bereizketa suspertzen da.
- Jolasa komunikazioa da eta hizkuntzaren garapena errazten du.
- Fikzioa pentsamendu abstraktua garatzeko bidea da.
Jolasa eta gizarte-garapena
"Jolasa komunikatzeko eta gizarteratzeko tresna indartsua da"
a) Antzezpen-jolasak (sinbolikoak, rolak, dramatikoak, fikzioa...)
- Parekoekin komunikazioa eta lankidetza akuilatzen dute.
- Helduaren gizarte-munduaren ezagutza handitu eta haurra lanaren mundurako prestatzen dute.
- Garapen morala sustatzen dute, norbera meneratzen, borondatea kontrolatzen eta jokabide-arauak barneratzen laguntzen dute.
- Norbere burua ezagutzea, kontzientzia pertsonala garatzea errazten dute.
b) Erregela-jolasak:
- Gizarte-elkarreragineko estrategien ikaskuntza dira.
- Oldarkortasuna kontrolatzen laguntzen dute.
- Erantzukizuna eta demokrazia gauzatzen dituzte.
c) Lankidetza-jolasak:
- Komunikazioa sustatu, taldeko kideen artean mezu positiboak gehitu eta mezu negatiboak murrizten dituzte.
- Gizarte-jokabideak (laguntzea, lankidetzan aritzea, elkarbanatzea...) eta berdinekin dituzten elkarreraginetan asertziozko jokabideak
gehitzen dituzte.
- Gizarte-jokabide negatiboak gutxitzen dituzte (oldarkortasuna-egoskorkeria, apatia-uzkurtasuna, estutasuna-lotsa...).
- Elkarreragin eta harreman fisiko positiboak akuilatzen dituzte, eta negatiboak murriztu.
- Gelako jardueretan parte-hartzea eta talde-kohesioa sustatzen dituzte, gelako giroa edo gizarte-klima hobetuz.
- Arrazak onartzea errazten dute.
- Gainerakoei buruzko kontzeptua hobetzen dute.
d) Gizarte-jolas istilutsuak
- Oldarkortasuna gizarteratzea sustatzen dute.
- Egokitzapen sozio-emozionala errazten dute.
Jolasa eta garapen afektibo-emozionala
"Jolasak oreka afektiboa eta buru-osasuna sustatzen ditu"
- Jolasa atsegin-jarduera da, eta asetasun emozionala ematen du.
- Jolasari esker esperientzia zailak barneratzen dira, eta esperientzia horiei lotutako antsietatea kontrolatzen laguntzen du.
- Jolasaren bidez, oldarkortauna edo haurren sexualitatea modu sinboliko-eraikitzailean adierazten dira.
- Jolasari esker, helduarekiko identifikazioaren, identifikazio psikosexualaren prozesua errazten da.
- Jolasa gatazken ebazpenerako teknikak ikasteko bitartekoa da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario