Hona hemen sarean aurkitu ditudan gomendio ezberdinen laburpena:
Jolas edo jostailu bat hautatzeko, hainbat irizpide har daitezke kontuan, besteak beste, seme-alaben adinerako, beharrizanetarako eta ezaugarrietarako... egokia den, erreferente moduan mota askotako jolasen aniztasuna suspertzea izanda: mugimendukoak, intelektualak, sozialak, sormenezkoak…
Horregatik, familiako kideen artean jolasa sustatzeko jolasak eta jostailuak hautatzean kontuan har daitezkeen irizpideei dagokienez, iradokizun batzuk aipa daitezke:
- Jostailua haurraren adinarekin eta beharrizanekin lotuta egon behar da.
- Jostailu onak haurren beharrizanak asetzen ditu, ikertzeko, asmatzeko, sortzeko, norbere trebetasunak praktikan ipintzeko, norbere burua erakusteko, gaitasun fisikoak handitzeko, amets egiteko edo paperak antzezteko...
- Hautaketa ona egiteko erreferentea garapen-etapa bakoitzeko jolas motak aztertzea eta horiek sustatzeko jostailuak gehitzea da.
- Gehiegi amaituta dagoen jolasa, perfektuegia dena, protagonista bihurtzen da, pasibotasunari mesede egiten dio eta sormena itotzen du.
- Jostailu oso sofistikatuek haurraren irudimena murriztu eta behatzera eta pasibo egotera behartzen dute.
- Jostailu oso teknikoek sormena, irudimena itotzen dute
- Jostailuak parte hartzeko aukera eman behar dio haurrari
- Garapenerako oso erabilgarria da askotariko jolasak egitea eta askotariko jolas-materialak eskaintzea, egituratze maila urria duten materialak (kaxak, kartoiak, zurak, sokak, makilak, buztina...), hau da, anbiguotasun eta aldakortasun funtzionala direla bide erabiltzeko aukera asko dituzten materialak, irudimena eta sormena sustatzen dituztenak
- Jolas-material batzuek antzezpen-jostailuekin edo jostailu sinbolikoekin konbinatzea eskatzen dute (hegazkinak, autoak, panpinak...), errealitatea antzezpen bidez imitatzea sustatzen baitute
- Estimulazioari eragiteko mesedegarria izan daiteke neba-arrebekin gizarte-elkarreragin kooperatiboa sustatzen duten jostailuak eta haurrari bakarrik jolasten laguntzen dioten materialak konbinatzea, batzuk eta besteak beharrizan desberdinak asetzen baitituzte.
- Besteekin elkarreragina sustatzen duten jostailuek prozesu oso positiboak aktibatuko dituzte haurren gizarte-garapenerako. Hala ere, bakarkako lanak ere eginkizun garrantzitsua du, bestela adierazi ezin diren fantasiak adierazteko aukera ematen baitu.
- Rol sexistak tipifikatzen ez dituzten eta jokabide gerrazaleak edo indarkeriazkoak sustatzen ez dituzten jostailuak eskaintzea proposatzen da
- Jostailu nahikoa, askotarikoak, denetarik baina ez gehiegi.
"Jolas esanguratsua gizarte-testuinguruan sortzen da, eta komunikazioari esker, jolasteko bultzada eta jolasarekiko gustua sortzen dira” eta horregatik, jolasak eskaintzea garrantzitsua da. Garrantzitsuena ez da neska-mutikoei jostailu asko ematea, haiekin jolastea ere lagungarria da. Jolasean, elkarreragina eta besteekin harremanak izatea da inportantea, horixe da esanguratsuena, jolasari edo jostailuari benetako esangura ematen diona.
Web orri hauetan sar zaitezkete:
http://www.hiru.com/
http://www.erabili.com/
http://www.bilbao.net/
No hay comentarios:
Publicar un comentario