Haurren garapen psikologikoaren prozesuari buruz hitz egiten dugunean jolasa dugu haurtzaroko jarduera nagusia giza garapenerako ezinbesteko eta funtsezko jarduera bezala.
Jolasa haurraren izaerari dagokion zerbait da. Nortasuna garatzeko duen garrantziari buruz hitz egin digute psikologoek, filosofoek eta pedagogoek. Ikuspegi epistemologiko desberdinetatik (Piaget, Vygotski, Elkonin, Freud, Winnicott, Wallon...) egindako azterketen bidez ikusi da jolasa giltzarria dela haurraren garapen osorako, jolasa ez den horrekin lotura sistematikoak baititu, hau da, gizakia beste esparru batzuetan garatzearekin, besteak beste, sormena, arazoen ebazpena, gizarte-eginkizunen ikaskuntza... hau da, fenomeno kognitibo eta sozial askorekin lotuta dago. Ikerketen ondorioetatik atera da jolasa, haurtzaroko jarduera nagusi hori, ezinbestekoa eta funtsezkoa dela giza garapenerako, haurraren garapen psikomotorrean, intelektualean, afektibo-emozionalean eta sozialean laguntzen baitu. Jolasa ezinbesteko beharrizana da, haurrak ekintza behar duelako, objektuak erabiltzea eta harremanak izatea, eta horixe egiten du hain zuzen ere jolasten duenean.
Halere, oso zaila da jolasaren hasiera ezagutzea. Platon eta Aristoteles bezalako filosofoek eta Juan Amós Comenio (XVII), Juan Jacobo Rousseau, Giovanni Pestalozzi (XVIII) eta Friedrich Fröbel (XIX hasieran) pedagogoek jolasari buruz ikerketak egin zituzten. Baina, XIX. menderarte ez ziren jolasari buruzko lehenengo teoriak agertu. Teoria hauen bidez autore bakoitzak bere azalpena (labur-labur) ematen du:
- Energiaren gehiegizkoa (sobrantea): Spencer-ek (1953) dio gorputzak energia gehiegi duela eta soberan dagoen energia helburu gabeko jardueratan erabiltzen dela.
-Prestakuntzarako ariketaren teoria: ( Groos, K., 1916) jolasa gerorako prestakuntza bat da, jolasak helduen artean bizitzeko prestatzen du.
-Teoria katartikoa: (Carr, H. A., 1902) Ikasi berriak diren jarduerak finkatzeko eta gaizki ikusita dauden tendentziak kontrolatzeko, emozio arriskutsuak adierazteko.
- Plazer emozionalaren teoria: (Bühler, 1930) jolasa plazerraren iturri bat da.
- Teoria kognitiboa: (Piaget, 1957) gure jokaera inguruarekiko adaptazio bat baino ez da. Jolas adaptazio horren adierazgarria.
- Teoria soziokognitiboa: (Vigotsky). Jolasa jarduera kognitibo bat da, eta ingurunearekin harremanetan dago, inguruneak ikaskuntzak sortzeko prozesua laguntzen bait du.
- Teoria sozio ekologikoa: (Harlow eta Meyer 1950) jokalariak parte hartzen dute, baina ez dira partaide bakarrak, inguruneak jokabideak markatzen ditu.
- Imitazio eta esplorazioaren teoria: (Wallon, 1941) Umeak errepikatzen ditu ikasi berriak dituen esperientziak, errepikatzen ditu, imitatzen ditu...Imitazioak esplorazioarantz eramaten du umea.
2007-11-10
Jolasaren historia birpasatzen...
Etiquetas: Jolasa eta bere mundua
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario