GOAZEN JOLASTERA

Kaixo guztioi!!



EHUko Haur Hezkuntzako 3. mailako ikaslea naiz eta hemen nauzue "haur jolasak" gaia lantzeko asmoz;oso gai polita eta interesgarria da batez ere Irakasle ikasketak ikasten ari garenontzat.
Beraz, hemen duzue NIRE BITACORA: pixkanaka aukeratutako gaiari buruzko artikuluak eta informazioa erantsi egingo diot eta zuen iritziak ere jaso egin ditut!


Izarrak jaitsi eta zure eskuetan jarriko ditut

2007-11-10

Jolasa eta Maite Garaigordobil





Hona hemen Maite Garaigordobil Landazabalek, Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultateko irakasle titularrak eskainitako elkarrizketa. Jolasak haurren garapenean dituen onurak aztertu ditu, eta 4 urtetik 14 urtera garapena sustatzeko esku-hartze psiko-edukatiboaren inguruko ikerkuntza lerroa landu du, jolas kooperatibo eta sortzaileetan oinarrituta.


Jolasa definitzea hain sinplea dela uste badugu ere, elkarrizketa honetan Maitek jolasaren inguruko definizio sakona ematen digu, haur nahiz nerabeentzat jolasteak zer esan nahi duen azaltzen duelarik. "Jolasa atsegina, askatasuna, prozesua, ekintza, fikzioa, serioa eta ahalegina da” eta hauen bidez saiatzen da ezberdintzen jolasa eta jolasa ez dena.

Jolasa atsegina dela dioenean, haurrak jolasa jarduera positibo moduan sentitzen duela esan nahi du; jolasa atsegin-iturria da beti, dibertigarria eta atseginik ez badago, ez da jolasa.
Dibertigarria izateko jarduera librea izan behar da, inposatu gabekoa. Jolasa jarduera boluntarioa da, askatasunez hautatua, eta ez du kanpoko ezarpenik onartzen. Haurrak aske sentitu behar du nahi duen moduan jokatzeko, aske antzeztu beharreko pertsonaia, hori egiteko baliabideak, objektuek irudikatuko dutena hautatzeko... baina hori posible izango da ekintza eta parte-hartze aktiboa ematen denean. Jolastea egitea da eta jokalariarengandik parte-hartze aktiboa eskatzen du beti.

Maitek, Jolasa, batez ere, prozesua da, amaierarik gabeko helburua, berez gauzatzen den lana. Motibazioak ez du kanpo faktoretik, ez du xede edo helburu estrinsekorik. Horregatik, utilitarismoa (helburua markatuz) sartzen bada edo xede bat lortzeko bitartekoa bihurtzen bada, jolasaren erakarpena eta izaera galtzen ditu. Batez ere “prozesua” da, baina haurrak, jolasten dutenean, jostunak badira panpinari jantzi bat egiten diote, puzzleak egiten dituztenean, dorreak eraikitzen dituztenean... baina errealitateaz aparte, jolasa errealitatearen “antzera” jokatzea posiblea da, aldi berean fikzio horren jakitun izanda.. Horrela, hitzez hitzekoa ez den jokabidea, baliabide baten tratamendu hitzez hitzekoa ez dena da (makila zaldi moduan, koilara hegazkin moduan...), horixe da jolasa jolas izatea eragiten duena. Jolasaren bereizgarria ez da jarduera bera, pertsonak jarduera horren aurrean duen jokabidea baino. Fikzioari esker haurrak egiazkoaren ezarpenetatik askatzen da eta berak bere buruari ezarri eta onartu eta betetzen dituen arau eta erregelen arabera jokatzen eta funtzionatzen du. Horrek ez du esan nahi, jolasa jarduera serioa ez denik. Haurrak jolasa seriotasun handiz hartzen du, jolasa haurrarentzat helduaren lanaren baliokidea baita; jolasean haurrak nortasuna sendotzen du, eta heldua lanaren bidez heltzen den beste hazteko aukera ematen dio. Serioa da, haurraren nortasunerako proba delako.

Jolasa aztertu duten batzuek atseden moduan definitu dute, eta jolasaren ezaugarrien artean ahaleginik ez dagoela adierazi dute. Baina jolasak haurra ahalegin handi bat egitera, jarraitzera, kontzentratzera bultza dezake eta batzuetan gerta daiteke, jolas batek beharrezko eginkizun baterako behar diren energia kantitateak baino handiagoak behar dituela (ad, erregela zorrotzak dituztenak) eta haurrarentzat nekagarriak suertatzea haurra akitu egiten delarik.
Edo alderantziz, zailtasunak ipintzen dira horiek gainditzen ahalegintzeko eta jarduerak neketsuak edo nekezak izan arren, jolaserako arrazoi izan daitezke. Baina, nola edo hala, jolasa izateko haurra modu positiboan ikusten duen jarduera edo tresna izan behar da.



Gehiago irakurri

No hay comentarios: