GOAZEN JOLASTERA

Kaixo guztioi!!



EHUko Haur Hezkuntzako 3. mailako ikaslea naiz eta hemen nauzue "haur jolasak" gaia lantzeko asmoz;oso gai polita eta interesgarria da batez ere Irakasle ikasketak ikasten ari garenontzat.
Beraz, hemen duzue NIRE BITACORA: pixkanaka aukeratutako gaiari buruzko artikuluak eta informazioa erantsi egingo diot eta zuen iritziak ere jaso egin ditut!


Izarrak jaitsi eta zure eskuetan jarriko ditut

2007-11-10

HAURREN ESKUBIDEEI BURUZKO HITZARMENA1989ko azaroaren 20koa

ADIN-TXIKIKOEN WEBGUNEA




1.- 18 urte
18 urte bete arteko gizaki guztiak dira haur, legearen arabera adin nagusitasuna lehenago lortu duena izan ezik.

2.- Bereizkeriarik ez
Hitzarmen honetan aipatutako eskubideak haur guztiei aplikatu behar zaizkie inolako bereizketarik egin gabe eta haurren edo gurasoen arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, etnia- edo gizarte-jatorria, iritzia, maila ekonomikoa, ezintasun fisikoak, edo bestelako edozein ezaugarri kontuan izan gabe. Estatuak edozein bereizkeriaren aurrean haurra defendatzeko neurriak hartuko ditu.

3.- Haurraren interes gorena
Gizarte-ongizateko erakunde pribatu nahiz publikoek haurrei buruz hartzen dituzten neurri guztietan haurren interesak lehentasun osoa izango du. Estatu kideek, berriz, hitz ematen dute umearen ongizaterako beharrezkoak diren babesa eta arreta bermatuko dituztela. Halaber, ziurtatu egingo dute haurrak babestu eta zaintzen dituzten erakunde eta zerbitzuek ezarritako arauak betetzen dituztela, batez ere segurtasun, osasun, langileen kopuru eta gaitasunaren aldetik, eta gainbegiraketari dagokionez.

4.- Estatuaren erantzukizuna
Estatuaren betebeharra izango da Hitzarmen honetan jasotako eskubideak betearazteko behar diren neurriak hartzea.

5.- Gurasoen erantzukizuna
Haurrak beren gaitasunen eta garapenaren araberako heziketa eta orientabidea jasoko ditu Hitzarmen honetan jasotzen diren eskubideak erabili ahal izan ditzan. Lan hori gurasoek, senide, tutore edota legezko ordezkariek egingo dute. Estatuak arduradun horien erantzukizun, eskubide eta betebeharrak errespetatuko ditu.

6.- Bizitzeko eskubidea
Haurrek berez dute bizitzeko eskubidea. Estatuak ahalik eta ondoen bermatu behar ditu haurraren biziraupena eta garapena.

7.- Izena eta herritartasuna
Haur orok du, jaiotzen denetik, izena eta herritartasuna izateko eskubidea eta, ahal dela, bere gurasoak ezagutzeko eta gurasoek zaindua izatekoa.

8.- Identitatearen babesa
Estatuaren betebeharra da haurraren identitatea babestea, eta beharrezkoa bada, haurrari identitatea edo horren elementuren bat (izena, herritartasuna, familialoturak) kendu bazaio, estatuak ahalik eta arinen itzularaziko dio.

9.- Familia elkartuta
Haurra ez da gogoz kontra gurasoengandik bananduko haurraren interes gorenerako beharrezkoa ez bada.

10.- Familiaren bateratzea
Haurrek eta gurasoek edozein herrialdetatik irten eta sartzeko eskubidea dute, familia batzeko edo guraso eta seme-alaben arteko harremanak mantentzeko bada.

11.- Legez kanpoko atxikitze eta lekualdatzeak
Estatu kideek neurriak hartuko dituzte haurrak legez kanpoko prozeduren bidez estatutik atera ez ditzaten eta atzerrian legez kanpo atxiki ez ditzaten. Horretarako, estatu kideek alde biko edo alde anitzeko hitzarmenak bultzatuko dituzte.

12.- Haurraren iritzia
Haurrak bere iritzia adierazteko eskubidea du berari dagozkion gai guztietan, baita iritzi hori aintzat hartua izan dadin ere.

13.- Adierazpen askatasuna
Haur guztiek dute edozein motatako ideia eta informazioak bilatzeko, jasotzeko eta zabaltzeko eskubidea, betiere besteen eskubideen aurkakoak ez badira.

14.- Pentsamendu-, kontzientzia- eta erlijioaskatasuna
Haurrak pentsamendu-, kontzientzia- eta erlijioaskatasuna izateko eskubidea du. Gurasoen eskubide eta betebeharra da haurra bideratzea bere eskubideak erabil ditzan. Estatu kideek, hortaz, errespetatu beharko dituzte gurasoen eskubide-betebeharrok.

15.- Elkartzeko eskubidea
Haurrak elkartzeko eta batzarrak egiteko eskubidea du.

16.- Bizitza pribatuaren babesa
Haurrak eskubidea du legez kontra edota nahierara bere bizitza pribatuan, bere familian, bere bizilekuan eta bere korrespondentzian beste inork muturrik sar ez dezan, baita bere ohoreari eta izen onari eraso ez diezaieten ere. Halako erasoen aurrean legeen babesa izango du.



Gehiago irakurri nahi izanez gero, orrialde honetan sar zaitezkete

No hay comentarios: