GOAZEN JOLASTERA

Kaixo guztioi!!



EHUko Haur Hezkuntzako 3. mailako ikaslea naiz eta hemen nauzue "haur jolasak" gaia lantzeko asmoz;oso gai polita eta interesgarria da batez ere Irakasle ikasketak ikasten ari garenontzat.
Beraz, hemen duzue NIRE BITACORA: pixkanaka aukeratutako gaiari buruzko artikuluak eta informazioa erantsi egingo diot eta zuen iritziak ere jaso egin ditut!


Izarrak jaitsi eta zure eskuetan jarriko ditut

2007-11-10

Jolasean euskararen alde



Hizkuntza, kultura, gizarte eta haurren garapenerako jolasak duen garrantziaz mintzatzen da artikulu hau. Jolasa denbora galtzearekin lotzen ziren garaiak atzean geratu dira. Egun,
hezitzaile eta adituen artean jolasaren garrantzia askotan nabarmentzen da.


Jolasak, hizkuntzaren normalizaziorako tresnatzat hartua da. Jolasa, ekintza askea izateaz gain, ezagutzak oharkabean jasotzeko tresna ezin hobea da, hizkuntza barneratzeko tresna, besteak beste. Alde batetik, hizkuntza formala lantzeko erabil daitekeen teknika izanik hizkuntza ez formala sustatzeko baliagarria da. Hau da, euskara kalera ateratzeko modua: abestiak, esamoldeak, hiztegia… Euskaraz jolas egiten ondo pasatuko du haurrak, gustura sentituko da, eta jarduera dibertigarriekin lotuko du euskara. Gainera, euskarak, normalizazio prozesua gauzatzeko, bizitzaren arlo guztietan presentzia behar du, baita jolasetan ere. Haurrak ikusi behar du euskara bizitzako esparru guztietan erabil dezakeela, ez duela erdal erregistroetara jo beharrik jolasteko behar dituen esamoldeak edo esaerak aurkitzeko.



Horrela, jolasteko moduaren bidez ere herri baten identitatea transmitzeko aukera ona dugu; eta, haurren artean, kultura sormen eta transmisio handiena jolastuz bideratzen da. Euskal jolasek Euskal Herriko ohiturak ezagutzeko aukera ematen dute: garai batean zertan eta nola jolasten ziren, zer baliabide erabiltzen zituzten, non jolasten ziren…Baita abestiak, dantzak, ipuinak... ere bergogoratzeko eta lantzeko aukera ona da.



No hay comentarios: