GOAZEN JOLASTERA

Kaixo guztioi!!



EHUko Haur Hezkuntzako 3. mailako ikaslea naiz eta hemen nauzue "haur jolasak" gaia lantzeko asmoz;oso gai polita eta interesgarria da batez ere Irakasle ikasketak ikasten ari garenontzat.
Beraz, hemen duzue NIRE BITACORA: pixkanaka aukeratutako gaiari buruzko artikuluak eta informazioa erantsi egingo diot eta zuen iritziak ere jaso egin ditut!


Izarrak jaitsi eta zure eskuetan jarriko ditut

2007-11-10

Familietan jolastearen garrantzia



Jolasa, gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazio- eta elkarreragin-tresna garrantzitsua da. Jolasaren bidez familiako kideen arteko lokarriak sendotu egiten dira.

Jolasaren eta haurren gizarteratzearen arteko harremanak esaldi baten bidez labur daitezke: “jolasak harremanak izatea dakar, eta bakarrik harremanen bitartez izan daiteke jolas”. Jolasa gizarteratzeko tresna garrantzitsua da eta neska-mutilei beste pertsona batzuk bilatzen laguntzen die, jarduera batzuk egiteko horiekin harremanak izan behar dituzte eta, horrela,
prozesu horretan gizarteratu egiten dira.
Jolasak haurren gizarte-garapenari egindako ekarpenak aztertu dituzten lanen arabera, antzezpen-jolasetan –haurrek txikitatik egiten dituzte inguruko gizarte-mundua irudikatzeko–, haurrek helduen gizarte-bizitza eta harreman horiek arautzen dituzten erregelak aurkitzen dituzte. Jolasen bidez, parekoekin komunikatu eta elkarreraginak dituzte, komunikatzeko gaitasuna handitzen dute, lankidetzan aritzeko gaitasuna modu espontaneoan garatzen dute (laguntza eman eta jasotzea, xede erkide bat lortzen laguntzeko), moralki garatu egiten dira, jokabide-arauak ikasten dituztelako, eta euren buruak ezagutzen dituzte eta jolaseko kideengandik eurei buruz jasotzen dituzten irudien bidez “Ni soziala” eratzen dute. Laburtzeko, jolasa gizarteratze- eta komunikazio-tresna garrantzitsua da; haurrek euren inguruko gizartean sartzeko erabiltzen duten bideetako bat da.
Hala ere, jolasa ez da parekoekin gizarteratzeko tresna hutsa, gurasoen eta seme-alaben arteko harremanetan ere balio handia duen jarduera baita, komunikaziorako eta elkarreraginerako tresna garrantzitsua. "...eta bakarrik harremanen bitartez izan daiteke jolas”, jolasaren gizarte-izaera azpimarratzen duena. Esangura horretan, jolasa aztertu duten batzuek azpimarratu dute haurrek euren jolas-gaitasuna, neurri handian, gurasoek haiekin lehen hilabeteetatik egiten dituzten jolasei esker garatzen dutela. Ama ezkutatu eta agertu egiten da, txalo pintxalo, purez betetako koilara hegan egiten duen hegazkina da eta aireportura doa, haurraren ahora… Modu horretan, gaia aztertu duten askoren ustez, haur-jolasaren jatorria haurrak gurasoekin duen lotura ludikoa da. Modu horretan, gurasoen eta haurren arteko jolasek bizitzako lehen unetik haurren garapenerako garrantzi handia dutela azpimarratu nahi dut.

Neska-mutilek gurasoekin jolasten dutenean, haien arteko lokarriak estutu egiten dira. Eta gurasoen eta seme-alaben artean lokarri sendoak daudenean, seme-alabak ateratzeko eta mundua aurkitzeko segurtasuna izaten dute. Egoera horrek ikaskuntza-prozesuetan eta norberaren estimu ona garatzen laguntzen du. Gainera, gurasoen eta seme-alaben arteko jolasak seme-alaben nortasunaren ezaugarriak behatzeko eta ezagutzeko aukera ona izan daitezke.


Gehiago irakurri nahiz baduzue, orrialde honetan sar zaitezkete

No hay comentarios: