Ikusi:
2007-11-29
2007-11-11
Aitziberren blog-a
"Gure kasuan haurraren garapena eta adimena kontutan izaten ari gara baina hala ere haurrei buruz hitz egiten ari garen ezkero, jolasak ezin ditugu ahaztu. Edozein haurren bizitzan lekua bait dute eta psikologia ebolutiboak barneratzen ditu." Jolasaren balore terapeutikoaz hitz egiten du blog honetan aurkitutako artikulu honek.
Gehiago irakurri
en
11/11/2007 02:50:00 a. m.
0
comentarios
Etiquetas: Beste blog batzuk...
Idoiaren blog-a
Honi buruz gehiago jakin nahi izatekotan orrialde honetan sar zaitezkete
en
11/11/2007 02:41:00 a. m.
0
comentarios
Etiquetas: Beste blog batzuk...
2007-11-10
Jolasean euskararen alde
Hizkuntza, kultura, gizarte eta haurren garapenerako jolasak duen garrantziaz mintzatzen da artikulu hau. Jolasa denbora galtzearekin lotzen ziren garaiak atzean geratu dira. Egun,
hezitzaile eta adituen artean jolasaren garrantzia askotan nabarmentzen da.
Jolasak, hizkuntzaren normalizaziorako tresnatzat hartua da. Jolasa, ekintza askea izateaz gain, ezagutzak oharkabean jasotzeko tresna ezin hobea da, hizkuntza barneratzeko tresna, besteak beste. Alde batetik, hizkuntza formala lantzeko erabil daitekeen teknika izanik hizkuntza ez formala sustatzeko baliagarria da. Hau da, euskara kalera ateratzeko modua: abestiak, esamoldeak, hiztegia… Euskaraz jolas egiten ondo pasatuko du haurrak, gustura sentituko da, eta jarduera dibertigarriekin lotuko du euskara. Gainera, euskarak, normalizazio prozesua gauzatzeko, bizitzaren arlo guztietan presentzia behar du, baita jolasetan ere. Haurrak ikusi behar du euskara bizitzako esparru guztietan erabil dezakeela, ez duela erdal erregistroetara jo beharrik jolasteko behar dituen esamoldeak edo esaerak aurkitzeko.
Horrela, jolasteko moduaren bidez ere herri baten identitatea transmitzeko aukera ona dugu; eta, haurren artean, kultura sormen eta transmisio handiena jolastuz bideratzen da. Euskal jolasek Euskal Herriko ohiturak ezagutzeko aukera ematen dute: garai batean zertan eta nola jolasten ziren, zer baliabide erabiltzen zituzten, non jolasten ziren…Baita abestiak, dantzak, ipuinak... ere bergogoratzeko eta lantzeko aukera ona da.
en
11/10/2007 01:39:00 p. m.
0
comentarios
Etiquetas: Jolasa eta euskara
Umea eta sagua euskara lantzen
Hona hemen, umea eta saguaren harremanan euskararekiko lotura azaltzen digun artikulu hau.
"Sagu txiki, sagu maite..." da oraindik joko gustukoena. Baina orain sagua ordenagailuarena dela, hor dago gakoa. Eta saguarekin euskaraz jolasteko gero eta aukera gehiago dago.
Euskarazko joko elektronikoen artean hiru mota aurki ditzakegu: ipuin tailerrak edo ordenagailuz istorio bat asmatzea helburu dutenak, gai bat lantzeko erabilitako jokoak (bertsolaritza, geografia...), eta bestelako jolasak (puzzleak, letrazopak...).
Orain arte euskaraz egitea ez da jolasa izan, eta bada ordua hizkuntza hau ikasgelatik jolasgelara eramatekoa. Jolasa eta ikasketa beti egon dira lotuta, eta joko elektroniko hauek mundua euskaraz ulertzen eta euskararen bidez pentsatzen laguntzen dute. Izan ere, euskarazko joko elektroniko denak dira didaktikoak. Euskararen unibertsoan ez dago joko ludikorik, ezta erahil beharreko martzianotxorik ere. Eta hor hasten da eztabaida, izan ere batzuek euskararen gaixoaldiari egozten baitiote oraindik hain modan dauden joko ludikoak euskaraz falta izatea, eta beste askok berriz hizkuntzaren kalterako baino, umeen onerako izango dela uste baitute.
Gehiago irakurri
en
11/10/2007 01:01:00 p. m.
0
comentarios
Etiquetas: Jolasa eta euskara
Familietan jolastearen garrantzia
Jolasa, gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazio- eta elkarreragin-tresna garrantzitsua da. Jolasaren bidez familiako kideen arteko lokarriak sendotu egiten dira.
Jolasaren eta haurren gizarteratzearen arteko harremanak esaldi baten bidez labur daitezke: “jolasak harremanak izatea dakar, eta bakarrik harremanen bitartez izan daiteke jolas”. Jolasa gizarteratzeko tresna garrantzitsua da eta neska-mutilei beste pertsona batzuk bilatzen laguntzen die, jarduera batzuk egiteko horiekin harremanak izan behar dituzte eta, horrela,
prozesu horretan gizarteratu egiten dira.
Jolasak haurren gizarte-garapenari egindako ekarpenak aztertu dituzten lanen arabera, antzezpen-jolasetan –haurrek txikitatik egiten dituzte inguruko gizarte-mundua irudikatzeko–, haurrek helduen gizarte-bizitza eta harreman horiek arautzen dituzten erregelak aurkitzen dituzte. Jolasen bidez, parekoekin komunikatu eta elkarreraginak dituzte, komunikatzeko gaitasuna handitzen dute, lankidetzan aritzeko gaitasuna modu espontaneoan garatzen dute (laguntza eman eta jasotzea, xede erkide bat lortzen laguntzeko), moralki garatu egiten dira, jokabide-arauak ikasten dituztelako, eta euren buruak ezagutzen dituzte eta jolaseko kideengandik eurei buruz jasotzen dituzten irudien bidez “Ni soziala” eratzen dute. Laburtzeko, jolasa gizarteratze- eta komunikazio-tresna garrantzitsua da; haurrek euren inguruko gizartean sartzeko erabiltzen duten bideetako bat da.
Hala ere, jolasa ez da parekoekin gizarteratzeko tresna hutsa, gurasoen eta seme-alaben arteko harremanetan ere balio handia duen jarduera baita, komunikaziorako eta elkarreraginerako tresna garrantzitsua. "...eta bakarrik harremanen bitartez izan daiteke jolas”, jolasaren gizarte-izaera azpimarratzen duena. Esangura horretan, jolasa aztertu duten batzuek azpimarratu dute haurrek euren jolas-gaitasuna, neurri handian, gurasoek haiekin lehen hilabeteetatik egiten dituzten jolasei esker garatzen dutela. Ama ezkutatu eta agertu egiten da, txalo pintxalo, purez betetako koilara hegan egiten duen hegazkina da eta aireportura doa, haurraren ahora… Modu horretan, gaia aztertu duten askoren ustez, haur-jolasaren jatorria haurrak gurasoekin duen lotura ludikoa da. Modu horretan, gurasoen eta haurren arteko jolasek bizitzako lehen unetik haurren garapenerako garrantzi handia dutela azpimarratu nahi dut.
Neska-mutilek gurasoekin jolasten dutenean, haien arteko lokarriak estutu egiten dira. Eta gurasoen eta seme-alaben artean lokarri sendoak daudenean, seme-alabak ateratzeko eta mundua aurkitzeko segurtasuna izaten dute. Egoera horrek ikaskuntza-prozesuetan eta norberaren estimu ona garatzen laguntzen du. Gainera, gurasoen eta seme-alaben arteko jolasak seme-alaben nortasunaren ezaugarriak behatzeko eta ezagutzeko aukera ona izan daitezke.
Gehiago irakurri nahiz baduzue, orrialde honetan sar zaitezkete
en
11/10/2007 12:44:00 p. m.
0
comentarios
Etiquetas: Jolasa eta familia
Jolasak aukeratzeko irizpideak
"Jolas esanguratsua gizarte-testuinguruan sortzen da, eta komunikazioari esker, jolasteko bultzada eta jolasarekiko gustua sortzen dira” eta horregatik, jolasak eskaintzea garrantzitsua da. Garrantzitsuena ez da neska-mutikoei jostailu asko ematea, haiekin jolastea ere lagungarria da. Jolasean, elkarreragina eta besteekin harremanak izatea da inportantea, horixe da esanguratsuena, jolasari edo jostailuari benetako esangura ematen diona.
Hona hemen sarean aurkitu ditudan gomendio ezberdinen laburpena:
Jolas edo jostailu bat hautatzeko, hainbat irizpide har daitezke kontuan, besteak beste, seme-alaben adinerako, beharrizanetarako eta ezaugarrietarako... egokia den, erreferente moduan mota askotako jolasen aniztasuna suspertzea izanda: mugimendukoak, intelektualak, sozialak, sormenezkoak…
Horregatik, familiako kideen artean jolasa sustatzeko jolasak eta jostailuak hautatzean kontuan har daitezkeen irizpideei dagokienez, iradokizun batzuk aipa daitezke:
Web orri hauetan sar zaitezkete:
http://www.hiru.com/
http://www.erabili.com/
http://www.bilbao.net/
en
11/10/2007 11:53:00 a. m.
0
comentarios
Etiquetas: Irizpideak
Jolasa eta Maite Garaigordobil

Gehiago irakurri
en
11/10/2007 11:06:00 a. m.
0
comentarios
Etiquetas: Jolasaren bilakaera
Jolasen bilakaera haurtzaroan eta nerabezaroan
2-4 urte a) Panpinen jolasak: Bizitako esperientzia ugari birsortzen dituzte. Ama-semeen jolasak. Panpinei jaten emateko jolasak, kikarak, lapikoak... erabiliz. b) Askotariko jolas sinbolikoak: Jolas horietan, orain irudimen handia erabiltzen da. Beste kide batzuekin imitazio- edo fikzio-jolasak egiten dituzte: dendak, animaliak zooan, ile-apaindegia, medikuak... Jolas mota honek aurrerapausoak dituen arren, rolak oraindik ez dira oso egonkorrak, aldatu egiten dira, iraupen laburrekoak dira. 3 urtetik 4 urtera jolasaren edukia objektuekin ekintzak egitea da, eta horiek monotonoak eta errepikakorrak dira. Zereginak akzioek mugatzen dituzte, eta logika ez da existitzen. c) Jolasak marrazkiarekin eta irudi grafikoekin: 3 urte dituela, zirriborratze desordenatua. 3,5 dituela, zirriborroak izenarekin. Ipuinak, irudiak, telebista... interesatzen zaizkio. d) Beste batzuekin egindako jolasak: Hala ere, oraindik “bata-bestearen ondoan” jolasten dute, “bata-bestearekin” baino gehiago. 4-6 urte 6-12 urte Nerabezaroa
0-2 urte
Jolasak gorputzarekin: Mugimendu-jolasak gorputzarekin: atzamarrekin, eskuekin edo hankekin jolasten du... batetik, harritu egiten da mugitzeko aukerak aurkitzen dituenean eta, bestetik, horietatik sentipen kinestesiko, ukimenezko, ikusmenezko... ugari lortzen ditu; ezkutaketa jolasa (4 hilabete): izararen ostean agertzen eta desagertzen jolasten du, izararekin ezkutatuz eta berriro agertuz; aho-jolasak (lalala...)...
Objektuak manipulatzeko jolasak: Txintxina (3 hilabete), soinua agertu eta desagertu egiten da; askotariko manipulazioak objektuekin (bota, ukitu, talka egin, zupatu, haztatu, kulunkatu, estutu, kolpatu, haginka egin, atzaparka egin, astindu...)
Objektuen inguruko jakingura-jolasak: Kolpeak ematen dituenean, haginka egiten duenean... zer gertatzen den jakin nahi du. Eragilea delako eta manipulatzen dituen objektuetan ondorioak lortzen dituelako atsegina lortzen du.Galera- eta berreskuratze-jolasak: Aurkitzeko eta aldentzeko jolasakobjektuak ezkutatu eta gero aurkitu.
Lotzeko eta bereizteko jolasak: Objektuak ontzietan sartzeko eta horietatik ateratzeko jolas-jarduerak.
Jolasak pilotekin: Jostailurik kutunenetakoa da.
Mugimendu-jolasak gorputzarekin eta objektuekin: Gorputzeko jolasak egiten jarraitzen du, mugimenduen koordinazioa gero eta handiagoa da. Gaitasun horiek garatzean, inguruko objektuekin jolas-manipulazio zehatzak gehiago sustatzen dira.
Jolasak urarekin, lurrarekin eta harearekin: Bainuontzian hainbat objekturekin asko gozatzen du, baita lurrarekin edo harearekin egindako jolasetan eta.
Jolasak ispiluarekin: Begiratzeko jolasak, objektuak erakutsi eta ezkutatzeko jolasak...
Jolasak danborrarekin: Jostailu horrek interes handia pizten du, mugimenduak eta oldarkortasuna errurik gabe deskargatzen laguntzen du. Jolasak trapuzko animalia eta panpinekin: Esperientzia biologikoak imitatu eta birsortzen ditu hartz txikiekin eta panpinekin (jaten ematen die, lotan jartzen ditu, ibiltzera ateratzen ditu...)
Gehiago irakurri
en
11/10/2007 10:03:00 a. m.
0
comentarios
Etiquetas: Jolasaren bilakaera
Jolasek haurren garapenean dituen ekarpenen sintesia
Jolasa eta garapen intelektuala "Jolasak buru-egiturak sortu eta garatzen ditu, sormena eraginez" Jolasa eta gizarte-garapena Jolasa eta garapen afektibo-emozionala
Jolasekin goiz hasteak eta askotariko jolasak egiteak eragin positiboa du hazkuntzako eta giza garapeneko alderdi guztietan:
Jolasa eta garapen psikomotorea:
"Jolasak gorputzaren eta zentzumenen garapena sustatzen du"
Haurrek haurtzaroan gorputzarekin mugimendu-jolasak egiten dituzte, objektuekin eta kideekin. Horrela, mugimendu-koordinazioa eta pertzepziozko egituratzea sustatu egiten dira. Jolas horietan, haurrak:
b) Erregela-jolasak:
c) Lankidetza-jolasak:
gehitzen dituzte.
d) Gizarte-jolas istilutsuak
en
11/10/2007 09:49:00 a. m.
0
comentarios
Etiquetas: Jolasaren bilakaera
Jolas batzuk...
Hona hemen sarean aurkitu ditut jolas apropos batzuk...ziur nago baten bat ezagutuko duzuela...
Ezuztekoen kutxa
- Talde guztia borobilean esertzen da. Bat zutik jartzen da eta bere izena esaten du "Ni Mikel naiz". gero bere ezkerretara dituen lau gelakideen izenak esaten ditu urrunen dagoenetik hasita "Iban, Jokin, Iraia, Ane". gelakideak aurkezten doan einean, hauek zutundu eta jesarri egin behar dira "ezuzteko kutxa" bat balira bezala. Gero Mikelen eskuinaldean eserita dagoen umeak berdina egin behar du.Parte hartzaileen adinaren arabera, jolasa aurrera joan ahala, aurkeztu behar diren pertsonen kopurua handituz joan daiteke.
- Lehenengo pertsonak dio: "Imanol naiz(ume bakoitzak bere izena esan behar du, noski) eta sudurrean (edo beste gorputz atal batean) hazgura daukat". Hauu "Imanol da eta sudurrean hazgura dauka"(sudurra hazkatzen dion bitartean). Gero Imanoli hazgura egin dion umeak "Maria naiz eta besoan hazgura daukat"... Horrela gelakide guztiak parte hartu arte.
Esan azkar izena edo harrapatuko zaitut
- Umeak korroan jartzen dira bat izan ezik, hori erdian jarriko da paperezko pelota bat edo zerbait biguina eskuan duela. Ondoren, korroan dagoen pertsona batek izen bat esago du Jon esaterako eta Jonek beste izen bat esan behar du erdian dagoen pertsonak duen pilotak ukitu baino lehen, berandu badabil, bera izango da erdira joango dena.
Habia
- 4 edo 6 pertsonako taldeak egiten dira.Talde bakoitzak " fitxa bezala erabiliko duen objetu bat bilatuko du eta orri batean jarriz honen "habia" edo hasierako laukitxoa egingo dute. Hasten den taldeak dadoa jaurtiko du ; 4 ateratzen bada, hasierako laukitxoaz gain beste lau lauki egin beharko dituzte eta beraiek aukeratutako objetua azken laukitxo honetan jarri. Hemen kontakizun bat kontatu beharko die gelakideei( sentimendu bat azaldu, iraganeko gertakizun bat, bidaia bat kontatu...) eta ez baldin badute nahi, froga bat jarri beharko dute.Ondoren, beste talde batek jaurtiko du dadoa eta laukitxo berean eroriko dira edobeste lauki berri batzuk sortuko dituzte.
Kiribila
- Taldekideek kate luze bat egiten dute. Muturretako batean dagoen pertsona bere baitan biraka hasiko da hurrengoarekin elkartuz, denak besarkada gogor batean geratu arte.
Eman buelta arrautzopilari
- Bikoteak egin behar dira eta bietariko bat lurrean etzan behar da, ahosgora eta besteak ahosbehera jartzen ahalegindu behar du. Gero zutik zegoena etzanda jartzen da eta besteak eman behar dio buelta.
Betaurrekoak
- Zenbat kide hainbat betaurreko behar dira (kartulinekin, alanbrearekin,...eginak). Betaurrekoek ezaugarri batzuk izango dituzte, talde bereko kideek ezaugarri bera duten betaurrekoak izango dituztelarik: konfiantzaren betaurrekoak: "denak fiatzen dira nitaz", jakituriaren betaurrekoak: "beti daukat arrazoia", bakardadearen betaurrekoak :"inork ez nau onartzen" etab.
Partaide bakoitzak bere betaurrekoak dituen ezaugarriekin ikusi behar du errealitatea eta gero sentitu duena eta ikusi duena adierazi behar du.
Marrazkien diktaketa
- Bi talde egiten dira eta talde bati irudi geometriko sinpleekin osatutako marrazkia duen kartulina bat ematen zaio. Talde honek beste taldeari marrazkia nolakoa den adierazi behar dio eta bertako kideek entzundakoarekin marrazkia burutu behar dute. Ondoren komunikazio arazoei buruz hitz egiten da eta irudi biak alderatzen dira.
Urtebetetzeen lerroa
- Parte-hartzaileak beren urtebetetze egun eta hilabetearen arabera ordenan jarri behar dira lerro batean, baina beraien artean hitzik egin gabe komunikatu behar dira.
Ahulki bat gutxiago esku bat gehiago
- Jolas tradizionalean bezala baina hemen pertsonak kanporatu beharrean ahulkiak kanporatzen dira. Musikarekin batera ahulkien inguruan dantzan egiten da. Musika geratutakoan denak jesarri behar dira baina ahulki gabe geratu den kideari leku bat egin behar diote. Horrela 4 edo 5 ahulki geratu arte, zeintzuetan parte-hartzaile guztiak zutik geratu behar diren eta abesti bat abestu behar duten.
Oinetako bidaiariak
- Parte-hartzaile bakoitzak zapata bat kentzen du eta multzo batean jartzen dituzte. Ondoren bakoitzak zapata bat hartzen du eta askatu gabe, korro bat egiten dute eskutik helduz. Bukatzeko zapata bakoitza norena den argitu behar dute, tokitik mugitu gabe eta zapata jabeari itzuli behar diote.
Adeitasun pasabidea
- Korro bat egiten da eta parte-hartzaileek beraren eta korroko beste baten artean(bere parean dagoena) lotzen dituen soka bat dutela imaginatu behar dute, soka horrek bikoteak aurkari bihurtzen dituelarik. Guzti hau kontutan hartuta honako mimika saioak egin behar dituzte:
Soka tenkatu.
Sokatik tiratu, baina, noski, besteak bere horretan eutsi behar du.
Alde bietatik gogor tiratu baina soka puskatu egiten da eta biak lurrera erortzen dira (komunikazioa eten egiten da).
Soka konpondu egiten dute baina oraingoan arazoa bata besteagana hurbilduz konpontzen dute.
Hurbiltzen direnean lekuz aldatu behar dira baina kideei edukazioz pasatzen usteko eskatuz.
"Berdina nahi dugu!"
- Bi bolondres ateratzen dira eta irakasleak egoera gatazkatsu bat proposatzen die "autobusean sartu zarete eta biok eseri nahi duzue, baina eserleku bakarra dago hutsik, orduan, batak besteari argudioak eman behar dizkio norbera jesartzeko."Irakasleak bati burugogorraren papera egiteko esaten dio, hortaz, ezta arazoa konpontzeko prest agertuko.Bukatzean ikusleek eta beraiek egoera komentatuko dute.
en
11/10/2007 09:32:00 a. m.
0
comentarios
Etiquetas: Jolasa eta bere mundua
Jolasaren historia birpasatzen...
Haurren garapen psikologikoaren prozesuari buruz hitz egiten dugunean jolasa dugu haurtzaroko jarduera nagusia giza garapenerako ezinbesteko eta funtsezko jarduera bezala.
Jolasa haurraren izaerari dagokion zerbait da. Nortasuna garatzeko duen garrantziari buruz hitz egin digute psikologoek, filosofoek eta pedagogoek. Ikuspegi epistemologiko desberdinetatik (Piaget, Vygotski, Elkonin, Freud, Winnicott, Wallon...) egindako azterketen bidez ikusi da jolasa giltzarria dela haurraren garapen osorako, jolasa ez den horrekin lotura sistematikoak baititu, hau da, gizakia beste esparru batzuetan garatzearekin, besteak beste, sormena, arazoen ebazpena, gizarte-eginkizunen ikaskuntza... hau da, fenomeno kognitibo eta sozial askorekin lotuta dago. Ikerketen ondorioetatik atera da jolasa, haurtzaroko jarduera nagusi hori, ezinbestekoa eta funtsezkoa dela giza garapenerako, haurraren garapen psikomotorrean, intelektualean, afektibo-emozionalean eta sozialean laguntzen baitu. Jolasa ezinbesteko beharrizana da, haurrak ekintza behar duelako, objektuak erabiltzea eta harremanak izatea, eta horixe egiten du hain zuzen ere jolasten duenean.
Halere, oso zaila da jolasaren hasiera ezagutzea. Platon eta Aristoteles bezalako filosofoek eta Juan Amós Comenio (XVII), Juan Jacobo Rousseau, Giovanni Pestalozzi (XVIII) eta Friedrich Fröbel (XIX hasieran) pedagogoek jolasari buruz ikerketak egin zituzten. Baina, XIX. menderarte ez ziren jolasari buruzko lehenengo teoriak agertu. Teoria hauen bidez autore bakoitzak bere azalpena (labur-labur) ematen du:
- Energiaren gehiegizkoa (sobrantea): Spencer-ek (1953) dio gorputzak energia gehiegi duela eta soberan dagoen energia helburu gabeko jardueratan erabiltzen dela.
-Prestakuntzarako ariketaren teoria: ( Groos, K., 1916) jolasa gerorako prestakuntza bat da, jolasak helduen artean bizitzeko prestatzen du.
-Teoria katartikoa: (Carr, H. A., 1902) Ikasi berriak diren jarduerak finkatzeko eta gaizki ikusita dauden tendentziak kontrolatzeko, emozio arriskutsuak adierazteko.
- Plazer emozionalaren teoria: (Bühler, 1930) jolasa plazerraren iturri bat da.
- Teoria kognitiboa: (Piaget, 1957) gure jokaera inguruarekiko adaptazio bat baino ez da. Jolas adaptazio horren adierazgarria.
- Teoria soziokognitiboa: (Vigotsky). Jolasa jarduera kognitibo bat da, eta ingurunearekin harremanetan dago, inguruneak ikaskuntzak sortzeko prozesua laguntzen bait du.
- Teoria sozio ekologikoa: (Harlow eta Meyer 1950) jokalariak parte hartzen dute, baina ez dira partaide bakarrak, inguruneak jokabideak markatzen ditu.
- Imitazio eta esplorazioaren teoria: (Wallon, 1941) Umeak errepikatzen ditu ikasi berriak dituen esperientziak, errepikatzen ditu, imitatzen ditu...Imitazioak esplorazioarantz eramaten du umea.
en
11/10/2007 08:54:00 a. m.
0
comentarios
Etiquetas: Jolasa eta bere mundua






