Ikusi:
2007-11-29
2007-11-11
Aitziberren blog-a
"Gure kasuan haurraren garapena eta adimena kontutan izaten ari gara baina hala ere haurrei buruz hitz egiten ari garen ezkero, jolasak ezin ditugu ahaztu. Edozein haurren bizitzan lekua bait dute eta psikologia ebolutiboak barneratzen ditu." Jolasaren balore terapeutikoaz hitz egiten du blog honetan aurkitutako artikulu honek.
Gehiago irakurri
en
11/11/2007 02:50:00 a. m.
0
comentarios
Etiquetas: Beste blog batzuk...
Idoiaren blog-a
Honi buruz gehiago jakin nahi izatekotan orrialde honetan sar zaitezkete
en
11/11/2007 02:41:00 a. m.
0
comentarios
Etiquetas: Beste blog batzuk...
2007-11-10
Jolasean euskararen alde
Hizkuntza, kultura, gizarte eta haurren garapenerako jolasak duen garrantziaz mintzatzen da artikulu hau. Jolasa denbora galtzearekin lotzen ziren garaiak atzean geratu dira. Egun,
hezitzaile eta adituen artean jolasaren garrantzia askotan nabarmentzen da.
Jolasak, hizkuntzaren normalizaziorako tresnatzat hartua da. Jolasa, ekintza askea izateaz gain, ezagutzak oharkabean jasotzeko tresna ezin hobea da, hizkuntza barneratzeko tresna, besteak beste. Alde batetik, hizkuntza formala lantzeko erabil daitekeen teknika izanik hizkuntza ez formala sustatzeko baliagarria da. Hau da, euskara kalera ateratzeko modua: abestiak, esamoldeak, hiztegia… Euskaraz jolas egiten ondo pasatuko du haurrak, gustura sentituko da, eta jarduera dibertigarriekin lotuko du euskara. Gainera, euskarak, normalizazio prozesua gauzatzeko, bizitzaren arlo guztietan presentzia behar du, baita jolasetan ere. Haurrak ikusi behar du euskara bizitzako esparru guztietan erabil dezakeela, ez duela erdal erregistroetara jo beharrik jolasteko behar dituen esamoldeak edo esaerak aurkitzeko.
Horrela, jolasteko moduaren bidez ere herri baten identitatea transmitzeko aukera ona dugu; eta, haurren artean, kultura sormen eta transmisio handiena jolastuz bideratzen da. Euskal jolasek Euskal Herriko ohiturak ezagutzeko aukera ematen dute: garai batean zertan eta nola jolasten ziren, zer baliabide erabiltzen zituzten, non jolasten ziren…Baita abestiak, dantzak, ipuinak... ere bergogoratzeko eta lantzeko aukera ona da.
en
11/10/2007 01:39:00 p. m.
0
comentarios
Etiquetas: Jolasa eta euskara
Umea eta sagua euskara lantzen
Hona hemen, umea eta saguaren harremanan euskararekiko lotura azaltzen digun artikulu hau.
"Sagu txiki, sagu maite..." da oraindik joko gustukoena. Baina orain sagua ordenagailuarena dela, hor dago gakoa. Eta saguarekin euskaraz jolasteko gero eta aukera gehiago dago.
Euskarazko joko elektronikoen artean hiru mota aurki ditzakegu: ipuin tailerrak edo ordenagailuz istorio bat asmatzea helburu dutenak, gai bat lantzeko erabilitako jokoak (bertsolaritza, geografia...), eta bestelako jolasak (puzzleak, letrazopak...).
Orain arte euskaraz egitea ez da jolasa izan, eta bada ordua hizkuntza hau ikasgelatik jolasgelara eramatekoa. Jolasa eta ikasketa beti egon dira lotuta, eta joko elektroniko hauek mundua euskaraz ulertzen eta euskararen bidez pentsatzen laguntzen dute. Izan ere, euskarazko joko elektroniko denak dira didaktikoak. Euskararen unibertsoan ez dago joko ludikorik, ezta erahil beharreko martzianotxorik ere. Eta hor hasten da eztabaida, izan ere batzuek euskararen gaixoaldiari egozten baitiote oraindik hain modan dauden joko ludikoak euskaraz falta izatea, eta beste askok berriz hizkuntzaren kalterako baino, umeen onerako izango dela uste baitute.
Gehiago irakurri
en
11/10/2007 01:01:00 p. m.
0
comentarios
Etiquetas: Jolasa eta euskara
Familietan jolastearen garrantzia
Jolasa, gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazio- eta elkarreragin-tresna garrantzitsua da. Jolasaren bidez familiako kideen arteko lokarriak sendotu egiten dira.
Jolasaren eta haurren gizarteratzearen arteko harremanak esaldi baten bidez labur daitezke: “jolasak harremanak izatea dakar, eta bakarrik harremanen bitartez izan daiteke jolas”. Jolasa gizarteratzeko tresna garrantzitsua da eta neska-mutilei beste pertsona batzuk bilatzen laguntzen die, jarduera batzuk egiteko horiekin harremanak izan behar dituzte eta, horrela,
prozesu horretan gizarteratu egiten dira.
Jolasak haurren gizarte-garapenari egindako ekarpenak aztertu dituzten lanen arabera, antzezpen-jolasetan –haurrek txikitatik egiten dituzte inguruko gizarte-mundua irudikatzeko–, haurrek helduen gizarte-bizitza eta harreman horiek arautzen dituzten erregelak aurkitzen dituzte. Jolasen bidez, parekoekin komunikatu eta elkarreraginak dituzte, komunikatzeko gaitasuna handitzen dute, lankidetzan aritzeko gaitasuna modu espontaneoan garatzen dute (laguntza eman eta jasotzea, xede erkide bat lortzen laguntzeko), moralki garatu egiten dira, jokabide-arauak ikasten dituztelako, eta euren buruak ezagutzen dituzte eta jolaseko kideengandik eurei buruz jasotzen dituzten irudien bidez “Ni soziala” eratzen dute. Laburtzeko, jolasa gizarteratze- eta komunikazio-tresna garrantzitsua da; haurrek euren inguruko gizartean sartzeko erabiltzen duten bideetako bat da.
Hala ere, jolasa ez da parekoekin gizarteratzeko tresna hutsa, gurasoen eta seme-alaben arteko harremanetan ere balio handia duen jarduera baita, komunikaziorako eta elkarreraginerako tresna garrantzitsua. "...eta bakarrik harremanen bitartez izan daiteke jolas”, jolasaren gizarte-izaera azpimarratzen duena. Esangura horretan, jolasa aztertu duten batzuek azpimarratu dute haurrek euren jolas-gaitasuna, neurri handian, gurasoek haiekin lehen hilabeteetatik egiten dituzten jolasei esker garatzen dutela. Ama ezkutatu eta agertu egiten da, txalo pintxalo, purez betetako koilara hegan egiten duen hegazkina da eta aireportura doa, haurraren ahora… Modu horretan, gaia aztertu duten askoren ustez, haur-jolasaren jatorria haurrak gurasoekin duen lotura ludikoa da. Modu horretan, gurasoen eta haurren arteko jolasek bizitzako lehen unetik haurren garapenerako garrantzi handia dutela azpimarratu nahi dut.
Neska-mutilek gurasoekin jolasten dutenean, haien arteko lokarriak estutu egiten dira. Eta gurasoen eta seme-alaben artean lokarri sendoak daudenean, seme-alabak ateratzeko eta mundua aurkitzeko segurtasuna izaten dute. Egoera horrek ikaskuntza-prozesuetan eta norberaren estimu ona garatzen laguntzen du. Gainera, gurasoen eta seme-alaben arteko jolasak seme-alaben nortasunaren ezaugarriak behatzeko eta ezagutzeko aukera ona izan daitezke.
Gehiago irakurri nahiz baduzue, orrialde honetan sar zaitezkete
en
11/10/2007 12:44:00 p. m.
0
comentarios
Etiquetas: Jolasa eta familia
Jolasak aukeratzeko irizpideak
"Jolas esanguratsua gizarte-testuinguruan sortzen da, eta komunikazioari esker, jolasteko bultzada eta jolasarekiko gustua sortzen dira” eta horregatik, jolasak eskaintzea garrantzitsua da. Garrantzitsuena ez da neska-mutikoei jostailu asko ematea, haiekin jolastea ere lagungarria da. Jolasean, elkarreragina eta besteekin harremanak izatea da inportantea, horixe da esanguratsuena, jolasari edo jostailuari benetako esangura ematen diona.
Hona hemen sarean aurkitu ditudan gomendio ezberdinen laburpena:
Jolas edo jostailu bat hautatzeko, hainbat irizpide har daitezke kontuan, besteak beste, seme-alaben adinerako, beharrizanetarako eta ezaugarrietarako... egokia den, erreferente moduan mota askotako jolasen aniztasuna suspertzea izanda: mugimendukoak, intelektualak, sozialak, sormenezkoak…
Horregatik, familiako kideen artean jolasa sustatzeko jolasak eta jostailuak hautatzean kontuan har daitezkeen irizpideei dagokienez, iradokizun batzuk aipa daitezke:
Web orri hauetan sar zaitezkete:
http://www.hiru.com/
http://www.erabili.com/
http://www.bilbao.net/
en
11/10/2007 11:53:00 a. m.
0
comentarios
Etiquetas: Irizpideak
Jolasa eta Maite Garaigordobil

Gehiago irakurri
en
11/10/2007 11:06:00 a. m.
0
comentarios
Etiquetas: Jolasaren bilakaera
Jolasen bilakaera haurtzaroan eta nerabezaroan
2-4 urte a) Panpinen jolasak: Bizitako esperientzia ugari birsortzen dituzte. Ama-semeen jolasak. Panpinei jaten emateko jolasak, kikarak, lapikoak... erabiliz. b) Askotariko jolas sinbolikoak: Jolas horietan, orain irudimen handia erabiltzen da. Beste kide batzuekin imitazio- edo fikzio-jolasak egiten dituzte: dendak, animaliak zooan, ile-apaindegia, medikuak... Jolas mota honek aurrerapausoak dituen arren, rolak oraindik ez dira oso egonkorrak, aldatu egiten dira, iraupen laburrekoak dira. 3 urtetik 4 urtera jolasaren edukia objektuekin ekintzak egitea da, eta horiek monotonoak eta errepikakorrak dira. Zereginak akzioek mugatzen dituzte, eta logika ez da existitzen. c) Jolasak marrazkiarekin eta irudi grafikoekin: 3 urte dituela, zirriborratze desordenatua. 3,5 dituela, zirriborroak izenarekin. Ipuinak, irudiak, telebista... interesatzen zaizkio. d) Beste batzuekin egindako jolasak: Hala ere, oraindik “bata-bestearen ondoan” jolasten dute, “bata-bestearekin” baino gehiago. 4-6 urte 6-12 urte Nerabezaroa
0-2 urte
Jolasak gorputzarekin: Mugimendu-jolasak gorputzarekin: atzamarrekin, eskuekin edo hankekin jolasten du... batetik, harritu egiten da mugitzeko aukerak aurkitzen dituenean eta, bestetik, horietatik sentipen kinestesiko, ukimenezko, ikusmenezko... ugari lortzen ditu; ezkutaketa jolasa (4 hilabete): izararen ostean agertzen eta desagertzen jolasten du, izararekin ezkutatuz eta berriro agertuz; aho-jolasak (lalala...)...
Objektuak manipulatzeko jolasak: Txintxina (3 hilabete), soinua agertu eta desagertu egiten da; askotariko manipulazioak objektuekin (bota, ukitu, talka egin, zupatu, haztatu, kulunkatu, estutu, kolpatu, haginka egin, atzaparka egin, astindu...)
Objektuen inguruko jakingura-jolasak: Kolpeak ematen dituenean, haginka egiten duenean... zer gertatzen den jakin nahi du. Eragilea delako eta manipulatzen dituen objektuetan ondorioak lortzen dituelako atsegina lortzen du.Galera- eta berreskuratze-jolasak: Aurkitzeko eta aldentzeko jolasakobjektuak ezkutatu eta gero aurkitu.
Lotzeko eta bereizteko jolasak: Objektuak ontzietan sartzeko eta horietatik ateratzeko jolas-jarduerak.
Jolasak pilotekin: Jostailurik kutunenetakoa da.
Mugimendu-jolasak gorputzarekin eta objektuekin: Gorputzeko jolasak egiten jarraitzen du, mugimenduen koordinazioa gero eta handiagoa da. Gaitasun horiek garatzean, inguruko objektuekin jolas-manipulazio zehatzak gehiago sustatzen dira.
Jolasak urarekin, lurrarekin eta harearekin: Bainuontzian hainbat objekturekin asko gozatzen du, baita lurrarekin edo harearekin egindako jolasetan eta.
Jolasak ispiluarekin: Begiratzeko jolasak, objektuak erakutsi eta ezkutatzeko jolasak...
Jolasak danborrarekin: Jostailu horrek interes handia pizten du, mugimenduak eta oldarkortasuna errurik gabe deskargatzen laguntzen du. Jolasak trapuzko animalia eta panpinekin: Esperientzia biologikoak imitatu eta birsortzen ditu hartz txikiekin eta panpinekin (jaten ematen die, lotan jartzen ditu, ibiltzera ateratzen ditu...)
Gehiago irakurri
en
11/10/2007 10:03:00 a. m.
0
comentarios
Etiquetas: Jolasaren bilakaera



