GOAZEN JOLASTERA

Kaixo guztioi!!



EHUko Haur Hezkuntzako 3. mailako ikaslea naiz eta hemen nauzue "haur jolasak" gaia lantzeko asmoz;oso gai polita eta interesgarria da batez ere Irakasle ikasketak ikasten ari garenontzat.
Beraz, hemen duzue NIRE BITACORA: pixkanaka aukeratutako gaiari buruzko artikuluak eta informazioa erantsi egingo diot eta zuen iritziak ere jaso egin ditut!


Izarrak jaitsi eta zure eskuetan jarriko ditut

Mostrando entradas con la etiqueta Beste blog batzuk.... Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Beste blog batzuk.... Mostrar todas las entradas

2007-11-11

Aitziberren blog-a

"Gure kasuan haurraren garapena eta adimena kontutan izaten ari gara baina hala ere haurrei buruz hitz egiten ari garen ezkero, jolasak ezin ditugu ahaztu. Edozein haurren bizitzan lekua bait dute eta psikologia ebolutiboak barneratzen ditu." Jolasaren balore terapeutikoaz hitz egiten du blog honetan aurkitutako artikulu honek.

Gehiago irakurri

Idoiaren blog-a


Hainbat dira sarean aurki ditzakegun blog-ak. Haiei esker informazio asko eta berria lor dezakegu gure blog propioa sortu eta eratzen joateko.

Haietako bat idoiak sortutakoa da, nire Bitacoraren gaia konpartitzen duena. Bertan ikus dezakegu hainbat dokumentu jolasaren garrantziaz mintzatzen direnak; jolasak eta musika, liburuak...botaiozue begirada bat...


Honi buruz gehiago jakin nahi izatekotan orrialde honetan sar zaitezkete

2007-10-24

Paularen blog-a


Jolasteko ohituren aldaketa...



Blog honetan umeen jolasteko ohituei aldaketei buruzko honako informazio interesgarria aurkitu dut.; umeek jolasteko erabiltzen dituzten tresnak eta ohiturei kritika bat hain zuzen ere.



Azkenengo urteetan, umeen jolasteko ohiturak asko aldatu dira. Gaur egun, nahiko zaila da umeak kalean jolasten ikustea. Ni txikia nintzenean eskolatik irten, merienda hartu eta auzoko lagunekin jolasten gelditzen ginen. Kalean patinekin, bizikletarekin, gomarekin, sokarekin jolasten zen besteak beste eta futbolera, sakibaloira, ama eta aitetara, andereñoetara, medikuetara jolasten zen, beste jolas askoren artean, umeen irudimenaren arabera infinituak izan zitezkeenak.

Gaur egun, berriz, umeek eta gurasoek oso ordutegi itxia dute, lana, eskola, eskolatik kanpoko jarduerak, etxeko lanak dituzte besteak beste, eta horregatik, ez dute kalean egoteko denbora askorik izaten. Ume gehienek etxean jolasten dute, normalean, jolas elektroniko,
ordenagailu, telebista edota bideojokoekin, beste umeekin harremanik izan gabe. Gainera, gaur eguneko familietan ume bakar bat izatea nahiko ohikoa denez umeek ez dute etxean jolasteko anai-arrebarik izaten, eta horrek bakarrik jolasteko joera hori areagotzen du.


Guzti horren ondorioz, nire garaiko umeak zituzten jolasteko ohitura batzuk galtzen ari dira, eta beraz, hoiek umeen garapenerako suposatzen dituzten onurak ere. Horrekin batera, lehengo balio batzuk galdu egiten ari dira eta beste batzuei garrantzia handiagoa eman. Lehen, taldean jolastea, umeen arteko harremanak, besteengandik ikastea, elkar laguntza eta besteekin konpartitzea garrantzitsua zen. Gaur egun, berriz, kontsumismoa eta indibidualismoa bultzatzen ari gara.
Horregatik, blog honetatik mezu bat bidali nahi diet gurasoei. Hau gerta ez dadin, hainbeste jostailu oparitu beharrean umeekin denbora eman behar dugu jolasten, umeen zein gurasoen agendetan jolasteko denbora atera behar dugu. Horrez gain, beste ume batzuekin erlazioak bultzatu behar dira eta ahal den neurrian kalean jolasteko denbora atera behar dugu, betiko jolasetara jolasteko.


Gehiago irakurri

2007-10-23

Zuriñeren blog-a

Jolasak sarean...

Sarean baditugu gure blogaren gaiari buruzko beste blog batzuk, zeinek informazio asko eskain diezazkigute. Jakin badakigu, gaur egun internetek milaka informazio eta datuak bilatzeko, konpartitzeko...aukera ematen digu. Horrela, posiblea da jolasari buruzko informazioa ere sarean aurkitzea.

Egia da internetek euskaraz eskaintzen dizkigun jolas bildumak oso urriak direla beste hizkuntzatan aurkitu daitekeenarekin konparatuz. Baina esan beharra dago gero eta liburu-bilduma eta multimedia material gehiago dago horren inguruan. Honen adibide da http://www.aisia.net/, euskarazko jolas bildumarik handiena. Azalpenak argiak eta laburrak ematen ditu eta jolasetaz aparte, abestiak deskargatzeko aukera ematen digu.

Baina badira beste batzuk: www.saretik.net/ostadarra adibidez, eskola ezberdinetako HH eta LHko haurrek osotutako orria da. Bertara, jolasak ez ezik, ipuinak, atsotitzak, ... ere bidaltzea posible da.

Eta azkenik, www.ulibarri.info/a/deo/dok/ikasle/jolas3 hemen ere beste bildumatxo bat dugu. Ez daude sailkatuta eta azalpenak nahiko luzeak dira baina interesatzen zaigun zeozer topa dezakegu.



Nahi baduzue, orrialde honetan sar zaitezkete